Uraren Esparru Zuzentarauari jarraiki, herritarren parte-hartzea funtsezko alderdia da Zuzentarauan jasota dauden helburuak lortzeko; eta, hortaz, bada, dei egiten die eskumena duten administrazioei, uraren arloan parte-hartze eraginkorra susta dezaten.
Era berean, Zuzentarauak maila batzuk bereizten ditu parte-hartzeari dagokionez; hain zuzen, honako hauek:
Euskal Autonomia Erkidegoak, Uraren Esparru Zuzentaraua ezartzeko prozesuan murgilduta dagoela, bere prozesu parte-hartzailea jarri du abian web orri honen bidez.
Kontsulta egiteko eta parte hartzeko bi modu hauek ezarri dira:
Ya se han fijado las nuevas fechas de los talleres de líneas generales de actuación de los sectores de abastecimiento y saneamiento y el de agua e industria. El taller de abastecimiento y saneamiento tendrá lugar el próximo 26 de mayo, lunes, y el de agua e industria tendrá lugar el próximo 28 de mayo, miércoles.
Apirilean eta maiatzean, tailerren bigarren fasea egingo dugu. Oraingo honetan, lanean arituko gara “Ur-kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen eskeman” jaso behar diren jarduteko ildo orokorrei buruz.
Tailerren egutegia begiratu nahi baduzu, agendan eta extranet-en duzu ikusgai.
Galdetegia Zenbat ur eduki nahi dugu 2015. urtean? Zure ustez, zer egin dezakegu ura kudeatzeko lana hobetze aldera? Zein ekintza jarri ahal dugu abian ura babesteko eta zaintzeko? Erantzun iezaiozu galdetegi erraz honi, urari lotutako hainbat alderdi ditu aztergai.