Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari Uraren Esparru Zuzentaraua esaten zaio, eta erkidegoko esparrua ezartzen du ur-politiken arloan jarduteko. Esparru horren bidez, azaleko urak, ur kontinentalak, trantsiziokoak eta kostaldekoak, eta lurpeko urak babestu nahi dira, inolaz kutsa ez daitezen edo gutxiago kutsa daitezen, ur horien erabilera iraunkorra sustatu nahi da, ingurumena zaindu nahi da, ur-ekosistemen egoera hobetu nahi da, eta uholdeen eta lehorteen ondorioak arindu nahi dira. Hala, Uraren Esparru Zuzentarauak erabateko aldaketa eta ikuspegi berria ekarriko du Europar Batasuneko urak kudeatzeko arloan.
Hori guztia ibai-arroetan (ur-mugapean) egingo den kudeatze-lan bateratuaren esparruan sartuko da, hala ibaiak eta urtegiak, nola aintzirak, estuarioak, kostaldeko urak eta lurpeko urak barne hartuko dituen kudeatze-lanean.
Zuzentarauaren azken testua 2000ko abenduaren 22an eman zen argitara. Une horretatik aurrera, estatu kideek hiru urteko epea ezarri zuten, Uraren Esparru Zuzentaraua estatu bakoitzaren antolamendu juridikoan sartzeko. Bestalde, 2009. urterako, plan hidrologikoak Uraren Esparru Zuzentarauaren arabera egokitu beharko dira; eta, era berean, 2015. urterako, Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritakoari jarraiki, ur-masa egoera onean egotea lortu beharko da. Legeria-arloan honako urrats hauek egin dira:
Estatu espainiarra:Ura ezinbesteko ondasuna da gure gizarteak aurrera joan daitezen, eta behar-beharrezkoa da gure bizi-kalitateari eutsi ahal izateko eta ekonomia-jarduera asko egin ahal izateko. Eskura dugun ura nahitaez partekatu behar dugu hainbat erabileraren eta hainbat erabiltzaileren artean (horra hor, industriak, zerbitzuak, etxeko kontsumoa, eta abar); eta, era berean, ur hori naturarekin batera partekatu behar dugu, naturan uraren zikloa ezinbestekoa baita bizitzari eutsi ahal izateko. Gainera, gure ur-ekosistema gehienak ez daude egoera onean; eta, hortaz, bada, ura eta ur-ekosistemak kudeatzeko lanak eztabaidaren gai nagusia izan behar du.
Herrialde garatuak deitutako horietan, normalean, ur asko erabiltzea ongizate-maila handia izatearekin lotu ohi da. Gero eta ur gehiago kontsumitzen dugu, eta eskura dugun uraren kopurua, berriz, gero eta txikiagoa da eragile askoren ondorioz: ura alferrik xahutzeko joera, kutsadura, muturreko klima-erregimenak, eta abar. Hori dela-eta, urari buruzko kultura berri bat sustatu behar dugu, bizitzaren kalitatea, erosotasun-maila eta garapen ekonomikoa bateratu ahal izateko, ur-kontsumo gutxiago izanda. Hala, bada, ur-kontsumoaren eraginkortasuna hobetu behar dugu, eta, horretarako, batetik, ur-kontsumoko ohitura egokiak hartu behar ditugu eta, bestetik, ur-hornidurako politikak ur-eskaeraren kudeaketan oinarritu behar ditugu. Gu normalean ura eskuratzeko arazorik ez duen toki batean gaude, baina, hala ere, ez dugu arazo hori inola ere alde batera utzi behar. Esperientziak argi erakusten digunez, uraren eskaintza handitu arren, horrek ez du besterik gabe bermatzen etorkizunean jendea betirako urez hornitu ahal izango dugunik. Indar gehiagoz bultzatu behar ditugu denboraren joanean uraren kudeaketa eraginkorra lortzeko aukera emango diguten oinarrizko alderdiak, betiere, zerbitzuaren mailei eta kalitateari ondo eutsita. Horrez gain, uraren auzia oro har aztertu behar dugu, eta, beraz, uraren kontsumoan sartuta dauden eragile guztiengana jo behar dugu.
Gune berriak zabaldu behar ditugu, erakundeek eta herritarrek plan hidrologikoak prestatzeko lanean eraginkortasunez parte har dezaten. Uraren Esparru Zuzentarauak herritarren parte-hartzeari buruzko xedapen zehatz batzuk ditu, bereziki Ibai-arroko Plan Hidrologikoetan jasota daudenak (46. kontuan hartuzkoa, 13. eta 14. artikuluak, eta VII. eranskina):
Uraren arloarekin interesa duen edonork parte har dezake. Honako hauek dira herritar guztiek parte har dezaten zabalik dauden bideak: parte hartzeko foro birtuala eta galdetegia. Izan ere, hor, ura kudeatzeko lanarekin zerikusia duten gairik garrantzitsuenak bilduko dira. Hala foroa nola galdetegia, web orri honexetan daude jasota. Atal horietan sartu nahi baduzu, sakatu “Parte hartzeko prozesua” izeneko atala.
Los talleres de líneas generales de actuación previstos para el 7 y el 14 de abril (abastecimiento y saneamiento y agua e industria, respectivamente) han sido aplazados. En cuanto se disponga de las nuevas fechas, se las comunicaremos.
Apirilean eta maiatzean, tailerren bigarren fasea egingo dugu. Oraingo honetan, lanean arituko gara “Ur-kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen eskeman” jaso behar diren jarduteko ildo orokorrei buruz.
Tailerren egutegia begiratu nahi baduzu, agendan eta extranet-en duzu ikusgai.
Galdetegia Zenbat ur eduki nahi dugu 2015. urtean? Zure ustez, zer egin dezakegu ura kudeatzeko lana hobetze aldera? Zein ekintza jarri ahal dugu abian ura babesteko eta zaintzeko? Erantzun iezaiozu galdetegi erraz honi, urari lotutako hainbat alderdi ditu aztergai.