Urari buruzko legedia

Ur-arloan, era askotako arauak daude, baina, hala ere, gaur egun, honako hauek dira oinarri-oinarrizkoak diren hiru arau juridikoak:

  1. Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari Uraren Esparru Zuzentaraua esaten zaio, eta ur-arloko politikan Europan jarduteko esparru bat ezartzen du.
  2. Uraren Esparru Zuzentaraua Estatu espainiarraren legerian sartu da, abenduaren 30eko 62/2003 Legearen bidez, lege horren 129. artikuluak Uraren Legearen Testu Bategina aldatzen baitu eta Uraren Esparru Zuzentarauko artikuluak sartzen baititu hor barnean.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoak ekainaren 23ko 1/2006 Legea onetsi du, alde batetik, ur-arloko Europako politikak Euskal Autonomia Erkidegoan betearazteko behar diren baliabideak ezartzeko, eta, bestetik, arlo horri arau-esparru egokia emateko administrazio publikoek esku har dezaten.

Uraren Esparru Zuzentarauak aldaketa berritzailea eta sakona eragin nahi du uraren arloan, eta bera da ura kudeatzeko gidalerroak ezartzen dituena. Zuzentarauaren azken helburua da, alde batetik, ur-ekosistemen egoera hobetzea eta, bestetik, uraren erabilera iraunkorra sustatzea.

Legeriaren osagai nagusiek alderdi hauek hartzen dituzte barne:

  • Ur guztien babesa zabaltzea: azaleko urak, ur kontinentalak, trantsiziokoak eta kostaldekoak, eta lurpeko urak babestea, kutsa ez daitezen edo gutxiago kutsa daitezen; ur horien erabilera iraunkorra sustatzea; ingurumena zaintzea; ur-ekosistemen egoera hobetzea; eta uholdeen eta lehorteen ondorioak arintzea.
  • 2015. urterako, ur guztien “egoera ekologiko ona” bermatzea.
  • Ura kudeatzeko lanean, oinarritzat hartzea, alde batetik, ibai-arroak, eta, bestetik, mugaz haraindiko lankidetza ezartzeko dagoen beharrizana.
  • Oreka bilatzea ingurumen-arloan dauden interesen eta ingurumenaren mende daudenen artean, eta, ildo horretan, isuriaren gehieneko mugak eta ingurumeneko kalitate-arauak bateratzea.
  • Urari tarifa jartzeko dauden politikak baliagarriak izatea, baliabide horren erabilera eraginkorra sustatzeko.
  • Ura kudeatzeko jardueretan herritarrek parte hartuko dutela bermatzea.
  • Araudiak erraztea.

Zuzentarauari lotutako gertaerarik garrantzitsuenak

2000/12/22 Uraren Esparru Zuzentaraua indarrean sartu zen
2003/12/22 Uraren Esparru Zuzentaraua estatu kideen legerian sartu zen, eta ibai-arroak eta agintari eskudunak identifikatu ziren
2004/12/22 Ur-masetan eragina duten presioen eta inpaktuen azterketa eta azterketa ekonomikoa egin ziren
2006/12/22 Zaintzeko programa eraginkorrak jarri ziren. Gehienez ere egun horretatik aurrera jarri behar ziren abian jendaurreko informazio-aldia eta kontsulta
2008/12/22 Ibai-arroak kudeatzeko behin-behineko planen aurkezpena
2009/12/22 Ibai-arroak kudeatzeko planak eta neurrien programak argitara ematea
2010 Salneurrien politika ezartzea
2012/12/22 Neurrien programak abian jarriko dira
2015/12/22 Zuzentarauan jasotako ingurumen-arloko helburuak lortu beharko dira
Berriak

Nuevas fechas talleres de abastecimiento y saneamiento y agua e industria

Ya se han fijado las nuevas fechas de los talleres de líneas generales de actuación de los sectores de abastecimiento y saneamiento y el de agua e industria. El taller de abastecimiento y saneamiento tendrá lugar el próximo 26 de mayo, lunes, y el de agua e industria tendrá lugar el próximo 28 de mayo, miércoles.

Jarduteko ildo orokorrei buruzko tailerrak

Apirilean eta maiatzean, tailerren bigarren fasea egingo dugu. Oraingo honetan, lanean arituko gara “Ur-kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen eskeman” jaso behar diren jarduteko ildo orokorrei buruz.

Tailerren egutegia begiratu nahi baduzu, agendan eta extranet-en duzu ikusgai.

Galdetegia

Galdetegia Zenbat ur eduki nahi dugu 2015. urtean? Zure ustez, zer egin dezakegu ura kudeatzeko lana hobetze aldera? Zein ekintza jarri ahal dugu abian ura babesteko eta zaintzeko? Erantzun iezaiozu galdetegi erraz honi, urari lotutako hainbat alderdi ditu aztergai.

Maiatza
Al.Ar.Az.Og.Or.Lr.Ig.
2829301234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930311
Directiva Marco del Agua es un proyecto de Bakeaz | Desarrollado por eFaber