Hasiera

Euskal Autonomia Erkidegoa bete-betean dago sartuta Uraren Esparru Zuzentaraua (UEZ) ezartzeko prozesuan.

Uraren Esparru Zuzentarauak aldaketa berritzailea eta sakona eragingo du ur-kudeaketaren arloan. Zuzentarauaren azken helburua da, alde batetik, ur-ekosistemen egoera hobetzea eta, bestetik, uraren erabilera iraunkorra sustatzea.

Uraren Esparru Zuzentarauaren 14. artikuluari jarraiki, herritarren parte-hartzea funtsezko alderdia da Zuzentarauan jasota dauden helburuak lortzeko; eta, hortaz, bada, eskakizun hori betetze aldera, arlo honetan parte hartzeko prozesua abian jarri da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Web orri honek tresna egokia eta baliagarria izan nahi du prozesu hori gauzatzen laguntzeko. Web honetan, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Uraren Esparru Zuzentarauari lotuta dauden informazio eta agiri guztiak egongo dira ikusgai, eta, era berean, zuzenean parte hartzeko aukera egongo da, bi bide hauek erabiliz:

Berriak

Aplazamiento talleres del 7 y el 14 de abril

Los talleres de líneas generales de actuación previstos para el 7 y el 14 de abril (abastecimiento y saneamiento y agua e industria, respectivamente) han sido aplazados. En cuanto se disponga de las nuevas fechas, se las comunicaremos.

Jarduteko ildo orokorrei buruzko tailerrak

Apirilean eta maiatzean, tailerren bigarren fasea egingo dugu. Oraingo honetan, lanean arituko gara “Ur-kudeaketaren arloko gai garrantzitsuen eskeman” jaso behar diren jarduteko ildo orokorrei buruz.

Tailerren egutegia begiratu nahi baduzu, agendan eta extranet-en duzu ikusgai.

Galdetegia

Galdetegia Zenbat ur eduki nahi dugu 2015. urtean? Zure ustez, zer egin dezakegu ura kudeatzeko lana hobetze aldera? Zein ekintza jarri ahal dugu abian ura babesteko eta zaintzeko? Erantzun iezaiozu galdetegi erraz honi, urari lotutako hainbat alderdi ditu aztergai.

Maiatza
Al.Ar.Az.Og.Or.Lr.Ig.
2829301234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930311
Directiva Marco del Agua es un proyecto de Bakeaz | Desarrollado por eFaber